2006/01/17

Santiago Bidea prestatzen

Aupa,

Momentu honetan, urtarrillan erdi inguruan gauzen honetan, uda partian inbioten bidia gertaketan nabill, aguro nabillela pentzauko dau baten batek eta besten batek barriz beandu, baina ni ointxe. Lan latzena inddot, bueno latzena jarri dot baina akaso samurrena inddot, ze bide in bioten aukeratu. Oingo honetan Kostaldeko bidia edo norteko bidia ittea noia: Irun-en urten ta Santiagora arte, kostaldetik eta Bide primitibotik (Oviedo).

Bide hau aukeraketian zergatixak zaparrada bateko tantanak letxe anitzak dia: paisaia aldetik ikaragarrixa ei da, mendixak ze esanik ez, kostaldian freskuria, jente pillaketarik ez onddiokan, guradozun besteko lasaittasuna eta trankilidadia, euskal herrittik urten eta Galizia arte fateko aukeria, nere barrruan sartzeko aukera paregabia, goize-goiz mobiu biarrik ez, herrixetaz gozaketako aukeria,etab luze bat.

Batek baino geixauk esan doztai: berriz? bai berriz! Bidea urten eztauenak eztakitt ze sentitten dan bidian zabitzen bittartian, badau zeoze barru barrutik harrapoten zauena eta eztakitzuna esplikaitten zer dan. Bestan batek esan dozt baitta aber 23 urtekin eztoten hoba juergan fatia kuadrillakuakin udan kostaldera, ta nik ezetz! BIdera noiala eta bidera noiala!

Aurten, sekula baino geixau, seguru nau bidera noiala eta gaiñea kostaldeko bidetik banoiala, jente gutxi ibiliko dala? HOrren dudaik eztakot, baina horrek ez nau sustaitten, elegitten dan bakardia bakardadia eztala esaten da eta. Barruak esaten dozt, hau bai izango dala kriston esperientzia, bai hoixe, horren dudaik eztakot, aurreko bidiak be holaxe izan dia eta.

Momentuz hoixe, oin apurtxo bat ibilttea noia, hankak larrei ez nagiketako.
Ondo izan, eta Bidian esaten dan mouan: ULTREIA