2006/08/01

2.006/IV/22 Canfranc Estación-Jaca

2.006/04/22 Canfranc Estación-Jaca
Partziala:21km Totala: 31km Santiagora: 839 km

Bart atzalde illunkaran Mikaela (Michaelle) austriakia ezautu neben. Kafe bat hartu, nerbiosismua konpartidu eta puskat barriketan ein eta gero lotara fan giñan, Pepito Grillora, bixok bakarrik geutzen eta kuarto igualian (majo itten xon zurrunka).

7ak jo aurtxuan iratzarri ein naiz, lehiotik begiratu dot aber ze eguraldi dauen ze gabian eurixa dexente in ddau, ero hori emuten dau. Laiñuak ageri dia zeruan baina tira optismimuakin begiratuku eta aurrera bolie, etxon euririk ingo gaur.

Canfraceko urteeran gaupa inddako batzukin juntau naiz eta hortxe eon gara apurtxo bat barriketan larrei be ez, ze onddiokan kriston zitzakin euzen eta hi larrei be etxakuen entenditten.

Eta holaxe, modu horretan hasi naiz nere Santiagorako bidia!

Bidia oso politta izan da, hasieria da eta nobedadiakin gauza gaixenak polittak izaten diala baina tira. Villanuan Raigner alemana ezautu dot, kotxia frantzian itxi dau eztakitt nun eta oiñez hasi zan oin dala 4 egun baina galdu in zala edurrakin eta. Ortxe barriketa baten ibili gara inglesez ze nik alemana 0 patatero. Bide guztixa N-330an paralelo doia, momentu batzutan bere azpittik be zeharkatu itten da. Gerra garaiko bunker bat be ikusi du, baina ez gara sartu. Beste bi bikote aleman ezagutu dittut eta modu horretan danak batera allau gara Jaca aldera.

Jakan San Pedron katedrala bixauta dot eta barrutik kanpotik baino polittaua da, kanpotik deskuidau itxuria badako be barrua ondo dau. Urten eta jentia dotore jantzitta, trajia, korbatia, atzuak txalakin... ay ene, boda baten erdixan nau! Urten eta zeoze jatera, Peregrinuak Pilgrimea noa bestela? Lau euri tantan hasi dia baina tapaittea lortu doteneako han nun agertu xakun TXATO zeruan!!

Alberguera fan naiz eta hantxe euzen alemanak eta mikaela. Jacako albergia ondo dau, alde zarrian geaketan da Santiagoko elizatik oso gertu. hospitaleria xiku samarra da, etxau askoik inporta nundik zatozen, kobraittea eta inor ez kolaittea da bere asmua ta intentziñua. Dutxau eta errakauak ittea fan naiz mikaelakin, beakin afaittea gonbidatu nau eta sukaldia dauenez ba batea zeoze prestatukulakuan geatu gara. Bixen bittartian santiago apostol elizara fan gara, Mikaelan kredentzialan billa. Bertako apaizak, por zierto gaztia zala, gabian 8etan misa del peregrinora gonbidatu dozku bidian tradiziñua dan mouan.

Afaldu eta hortxe fan gara albergueko danak bendeziñuori jasotea, altare aurrera eruan dozku abadiak eta hantxe irakurri du. Urten garenian Peña Oroelen euzkixa eskutaitten, politta izan da haitza gorritxo, laiñotxo batzuk inguruan...

Ta ointxe ba lotara, aber bixarko egunak ze ekarten dozkun. Ondo lo in.