2007/02/18

Arrés-Undues de Lerda

2.006ko Apirilak 24. Arres-Undues de Lerda
Partziala: 37km Danera:92km Santiago:766km

Bart gabian australiako neskiakin Mikel Laboan loretxoa abestixa abesketan eon nitzan, beak zeoze baekixen letrian inguruan eta tira papel baten idatzi notzan; mendian lar artian aurkitzen da loretxo bat, aurrian umetxo bat... Ta hontan eta hartan ba ohera poz-pozik fan giñan.

Gaur 7ak inguruan iratzarri gara gaixenok eta hantxe juntau gaittun sukaldian. Allau gareneako hantxe ebillen Brigitte dana gertu auki guran, danori al dauen onduen itten saiatu da eta askoatik lortu dau! Marc be han inguruan ebillen bueltaka. Barriketalditxo bat inddu danak batea bakoitzak al izan dauen moduan eta gero ttikirri-ttikirri Arrés atzian itxi du. Hasieran talde konpakto bat izan gara baina gero separaitten hasi gara, bakoitza bere erritmora modu horretan onduen.

Bakarrik ibiltteak badako bentaja asko, inguruniakin geixau fijaitten za, zuhaitz baten keizpian jasarten zara txoixan kantuak entzuteittuzu, zure barruko zure beste zu horrekin be bat eittea lortzen dozu...

Pirienotan eon arren nahiko bide lauak dauz hemendik, gari zoro eta erreka zulo artian. Javier frantsesakin juntau naiz eta beakin bazkaldu dot gari zoro baten onduan eutzen zuhaitz batzun artian, bixon artian geukana juntau eta hoixe konpartiu du. Gure gaiñetik parapente motordun bat pasau da eta oinez hasi garenian berriz gure ametsan inguruan inddu berba...

Oso gauza kurioasua ikusi dot, ixa Ruestan, antzina eliza izandako baten aztarnak "Ruinas de la iglesia de San Juan Bautista". Elizia beste danan antzeakua, gure formakua,etab, Etzaukan tellatua eta eta hau arreglau biarrian, txapa eta puntal batzukin babestuta eukain. Han inguruan atxentxo bat in eta ur trago bat bota ostian aurrea bolie.

Pirineuak bazoiatzan atzian geatuaz, azkeneko beiratua pirineotra. Grabillako pistia alde batera itxittakuan, kamiñora urten gara eta kurba baten ondotik parez-pare Ruesta. Garai baten herri garrantzitsua izango zan baina gaur egun, dana ero zati haundi bat jausitta dau. Etxiak pare barik dauz eta beste batzutan tellatuak falta dia. Herri hau kuriosua da,CGT sindikatu anarkistiak bzi berrittutakua da. Albergia xaun baina etxat larrei gustau herrixa, eztot konfiantza larrei emuten eta goiz danez aurrea jarraiketia dezidiu dot.

Bizitzako berua itten dau, eguzkixak zuzen zuzenian kokotian joten dozt eta kriston aldatzak dauz hemen, gian be jarten dau desnibela haundixa dala baina kauen riau! Grabilla antzeako pista baten gora, tipi-tapa. Eskerrak ura hartu dotenai herrixan, bestela igual akabo.

Gaintxo batera allau orduko Undues de Lerdan han ikusten da! Nere aurretik 5-6 bultotxo ikusten dia urriñea, joño etxonat bakarrik lo ingo! Undues de Lerdara allau aurtxuan esaten daueiñaz kaltzada romano bat dau, nahiko egoera eskaxian baina hantxe dau garai baten izandako haren erreflejo.

Herrira allau eta herriko atxotxo bati galdetu xat taberna bat ero nun dauen eta herrixan dauen bakarrenera bialdu nau, jubilauan etxia, tabernia, dendia... dana bat! Zerbeza bat eran eta albergiatik galdetu dot.Total tabernaixa alkatia eta albergian arduraduna dala, to keda familia. Albergera fan naiz eta hemen dator onena! Albergia udaletxian atikuan dau! Oso kuriosua, dana egurrezkua.

Eskerrak ez noaila Zangotzara bixar, onddiokan albergia zerrauta dau eta. Gaur afaixa majo irabazi dot, pare bat ordu falta dia afaitteko eta tripak kri-kri dakot. Azer gosea!!! Gaur nere lenengo anpollatxua agertu da, errebentau eta betadinekin perfekto geratu da.

Herrixa oso lasaixa da, eztau zaratarik.Entzuten dan bakarra eulixan bzzzz bzzzz zaratia da, eztakitt nik ze potentzia dakoin ero jesukristonak dian baina burrundaia kristona dau.

Nere aurretik oiatzen mantxa baltz horraik 6 holandes zian! 2 pareja eta bi andra ama alabak. Eurak eztakixe oso ondo inglesez eta nik ni idea aleman ba al dun moduan eon gara barriketan, Egunian eztaue kilometro asko itten, enteau naizenatik, terapia de grupo mouko bat itten dabitz. Hillabete eta erdi dakoi bidia itteko eta bikotiak dakoin arazuak konponketia dakoi helburua.

Afaitten akabo eta euratik agurtu ostian afaixa apurtxo bat bajau eta haize apurtxo bat hartu asmoz herrittik pasiotxo bat emutea urten naiz. Banku baten jasarri eta eguneko gauzak idazten nau.

Bixar Javierretik ziar Zangotzara allauko naiz eta hementik Monreal aldera, baina bixar bixakuak. Oin izarrak lagun ohera noia deskantzaittea eta lo apurtxo bat ittea. Ondo lo in eta onak izan.