2007/02/20

2.006ko Apirilak 25 Undues de Lerda-Monreal

Undues de Lerda-Monreal
Partziala:
36km Danera: 128km Santiagora: 730km

Nahikua lo inddakuan iratzarri naiz, goizeko 7.30 aldera. Atzo tabernan galdetu neben zela fan biadan Javierrera Zangotzara fan aurretik eta bidia alde batera itxi eta kamiñotik fan naiz. Ez nau seguru 6-7 km izan dian, baina behin hemen eonda Jabierrera fan barik ezin ba geatu, eta halaxe jabierrera allau naiz. Allau aurtxuan Nafarruako mugia markaitten dauen harrixa ikusi dot eta argazki hau atara xat.
Ezta iñor ekusten, ezta frailleik be. Elizia bixitau dot eta egixa esan etxat larrei gustau, jabierren V mendeurrena izan da kastillua bixitaitteko aukeria auki dot eta tira, barrutik ikusteko politta izan da. Polittena kastillua izan da, barruan dakona sin mas.

Jabierrreko gaztelua atzian itxi eta aurrea jarraittu dut, hurrengo helburua Zangotza. Santiagon elizia ikusi eta bixitau dot, portiko zoragarri bat dako kanpuan eta barrutik be oso politta da. Portikuakin flipauta geatu naiz, Santiagoko katedralan antzea oso ondo landuta dau eta iruditeri garrantzitsu bat dako han euen agura batek emun dozten azalpenatik, lenau jentiak irakurten etzekixela eta elizak irudiz jazten ebein irakurri ezin ebein horren azalpenak emuteko!.

Kale nagusiko (uste dot) taberna baten zeoze hartu ta aurrea jarraittu dot, baina arkitekturiak onddiokan beste gustillo bat emun binonztan eta Zangotzako Santa Marina elizian Pantokratorra! Hau oso ederra da. Imagenak ikusi besterik eztau nahiz eta ez izan kalidadezkua.

Bidia Liedenatik Zagotzara doian karretera generaletik doia, baina artzen haundixa dau eta eztau kuidaurik. Bi bide dauz Monrealera fateko; Rocafortetik edo Liedenatik. Nik bigarrena aukeratu dot Lumbierretik fateko gogua dakotelako, zeoze luziaua da baina kriston pillia merezi dauela esaten daue; ikusi in biar.

Liedena, horrenbeste bider pasau naizen herrixa! Oinguan oinez nator, pauso bakoitza berezixa dala sentitten dot. Liedena atzian itxi eta bide gorri antzeako batetik Lumbierreko tuneletatik barrena aurrea. Bistian dako eta gorputzeko sentsaziñuan dako ikaragarrixa! Buetrak zure aldamenian eta goixan hegazka, alde baten barrankua,... inpresionantia. 2 tunel pasau biadaia eztia oso luziak eta nahiko argi dakoi baina bada ezpada frontala poltsikuan! Alto de Loitira allau eta bidia ezkerretara doia zuhaitz arteko senda baten eta hemendik aurrea Rocafortetik etorren bidiakin bat itten da. Modu honetan Izcora allau naiz. Albergian sellau gura neben eta txapauta, ba frontoian mokadutxo bat jan eta ur apur bat eran dot. Monrealeraiño allauko naiz, bertan dau eta onddiokan atzalde erdi baino geixau dakot.

Monrealeko sarreran zubi gotiko oso politta hau dau, erdi Aroan bidia itten ebein erromesak zubi hau kruzau biar izaten ebein herrira sartu ahal izateko, benetan oso zubi politta. Zenbat pasauko zian ni pasua naizen lekutik oindala horrenbeste urtetatik hona?

Gaur egun danian eztot iñobe ikusi baina albergian ointxe allau dian 2 frantsez dauz, andra bat eta gizon bat, bata Toulusekua eta bestia Saint Tropez ingurukua. Euran etxetik datoz, ke guay! nik be egunen baten ingot holako zeoze, zeatik ez?

Haizia izan da protagonistia gaur egun danian, baina ez txarreako. Gari zorotan irudi polittak marrazketan eben, mobimentua emuten otzan. Haiziak Beniton abesti bat ekarri dozt gogora, justamente hau eztakitt zeatik:
"Zer esaten dizu haizeak?
Haizea dela, eta igaro egiten dela
igaro zela len eta igaroko dela gero."

Bidia eta zeatik ez bizitzia (bidia bizitzian metaforia dala esaten daue) antzea da; pasau zaren lekutik lenau be pasau dia eta gero be pasauko dia.
Bueno onak izan, gaurkoz nahikua idatzi dot eta.