2007/01/09

2.006/IV/23 Jaca Arres

2.006/IV/23 Jaca - Arrés
Partziala: 24km Santiago: 803 Guztira: 55km

Goizeko 7ak inguruan iratzarri naiz eta traste danak gertatu eta martxan jarri naizeneako 7.30. Albergetik urtetiakin bat kanpaiak jo daue. Jakako urteeria zakara, oso zakarra da! Militarran kanpamentuan ondotik, kanposantuan ondotik, berriz abandonautako kanpamentua... ta tartian neguko maraixak, en fin! Kasoik be ez, baso pista baten sartu eta lokatza puskat batuaz aurrea bolie!

Ezta iñor agiri, zuhaitzak, lorak, zerua, laiñuak, pirineuak, eta horren danan erdixan ni santiagora bidian, ohikuak dian dudak dakot; allauko naiz, zela fango da bidia, eurixa ingo ete dau, jente asko ibiliko al da beste bide frantsesakin juntaitten naizenian...

Eta modu horretan, Santa Cruz de los Seroseko kruzia,bertan dudia, San Juan de la Peñara igo eta gero Santa Cilian geatu ero Arresera jo zuzenian? San Juan de la Peña, ondo ezauketan dot, pare bat bider bertan egon naiz, ba aurrera jokot.

San Juan de la Peñan histoixa laburra:

Musulmandarran inbasiñuan ondorioz anakoreta edo ermitaño batzuk Pirineotako leku honetara etorri zian eta X. mendera arte iraun eben bizimoldea eraiki ebein.

920. urtian, Galindo Aznarez IIak, (Aragoiko kontia) aragoi errekaren hegoaldeko lurrak birkonskistau zittuan (San Juan de la Peña barne) eta bertan monasteixua fundau eben, San Jualian eta Santa Basilisari dedikauta.
Santxo Ramirez, Aragoiko bigarren erregiak, San Juan de la Peñan Aragoiko erregiandako panteoia sortu eben itzelezko lur pilak emunez eta modu honetan elizia eraikitten hasi zian.
XII.mendian bigarren gizaldixa txarra zian zan, aitta santuan protekziñua galtziaz gain aragoiko erregiakeuran kapitala Hueskara eruan ebein.

Mende askotan gora berhera asko euki eben, baina txarrena 1.675ian etorri zan, ikaragarrizko sute bat eon zan; jangeliak, hospeixiak eta artxibuak sua hartu ebein. Oso egoera kaskarrian geatu zan eta orduan hasi zian monjiak monasteixo barrixa eraikitten San Indalecion lautadan.

Monsteixoko zati inportantiena eta polittena klaustrua da;XII mendian eraiki zan, San Eliasen antzea, aitzian bertan!

Azkenian bigarren aukeria inddot eta ez naiz igo San Juan de la Peñara. Hortxe nixoian, goixan zerua eta behian lurra, kotxian horrenbestetan inddoten bidian, Santa Cilia de Jacara bidian. Bidia nahiko politta da nahiz eta karretera generala onduan dauen eta batzutan kruzau ein biadan.

Santa Cilian alberguera fan naiz, aber sellau itten doztain. Albergia zainketan eta garbiketan dauen andria euskalduna da. Albergia oso politta da eta gaiñea ondo zainttuta dau, baina aukeran garestitxua da 10€.

Bertako plazatxuan jasarritta eon naiz pittin baten euzkittan ondo eoten da eta, ura eran eta zeoze jan aurrea jarraiketako inddarrak berriztu biadia eta. Puete la Reina de Jacara errrekian ondotik faten da, eta erreka onduan oso kuriosua dan harri batzuk topau dot, pirineotan jarten dian moduan harrixak bata bestian gaiñian jarritta. Ez naiz hemendik dabillen bakarra! Neuk be harritxo batzuk juntauttut.

Puente la reinan erabaki ein biada ze aldetatik gura dan aurrea jarraiketia, bi auekra dauz, bata yesako pantanuan eskumatik eta bestia ezkerretik. ESkumatik ixa karretera nazionaletik fan bida eta albergue bakarra dau; Berdunen "El rincon de emilio".
Ezkerretik aldiz, basotik eta baso pistatatik ziar zoiaz eta herritxo eta alberge gaixau dauz. Hortik sartu naiz, baina aurretik Puente la reina de jacara sartu naiz ogixa erostera baina panaixia zerrauta euen, kauen riau...

Panaixa ondoko banku baten jasarri naiz gaztaia jatea eta hortan nabillela eguneko lenengo erromesa ikusten dot, jota hauts indda xaton...Austriakua da eta haber ortik artiedara ondo doian galdetu dozt eta ezetz ba. Beakin zeoze jan eta arreserako bidia hartu xonau, hemen be bi aukera dauz, mendixa zeharkatu edo bidetik, zela ez basotik fan gara (la cabra tira al monte). Aldaztxo batzuk baeukan baina oso bide politta zan, otaak, arramak, asunak, lokatzia... danetik apurtxo bat. Ta halako baten teillatu batzuk parez-pare, ene lekutan gauz baina hi, allau gara Arresera. Herrixa oso txikiña da, lau etxe eta elizia baina kuriosu da.

Albergia, ay arreseko albergia, hau bai albergia eta hospitalidadia. Txikitxua, oso txikitxua da baina xarma berezixa dako.Hospitaleruak frantsesak dia eta ia 5 egun doiaz bertan (15 egun itten daue) Marc eta Bridgitte, eztia oso gaztiak baina oso jatorrak dia nahiz eta eurak erdeaz oso ondo ein ez ta ne frantsesa ez izan oso ona, hortxe ibili gara barriketan.
Albergue honetako ohitturia da, danak batea armozau, merendau eta afaittea aurreko eguneko erromesak jaretako borondatiakin (ezta kobraitten, bakoitzak gura eta al dauena) Ohittura kuriosua baina oso politta.

Albergia lenauko andereñuan etxia da, gaur egun eztau eskolaik 19 pertsona bizia da momentuan eta momentu onenian 200 inguru. Ixa albergian gauzen beste (10) dia herrikuak!
Traduktore lanetan ibili naiz gaur, izan be beste hizkuntza gaixenetan euzen goizeko otoitzak eta peregrinuan otoitzak eta euskeaz falta! Ba hortantxe jarri nau Marckek!
Inglesak eztian arren atzaldeko 5etan Ta time! Hantxe sukaldian danok batea te galletakin hartzen, ondo eon da. Danak nunbaittekuak eta al zan mouan danak barriketan. Akabo eta gero aguro jarri gau andriak lanian, patatak zuittu, zanoixak zuittu, berdurak ebai... Tea time honetan etxian mouan geuzen, bakoitzak al ebena esaten eta entendiu eraitten.
Ta hortan nauela, berriro agertu da Marc lantxo bat aber eingo xaten, eta zela esango xat ba ezetz modu horretako harreria eukitta? Arreseko elizian histoixia idazten jarri nau:
-XVII-XVIII mendekua ei da eta kuriosidadez jositta dau, esate baterako. Zelakuak dia pila bautismalak? borobillak ez? ba hor kuadrauak! Koruan kantaitten ebalten ebein atrilla berriz, kuadraua eta 4 aldetakua da. Kantuan horren bueltan ibiltten zian eta hola danak ikusten ebein.

Afal aurrian herriko lokak soziala-udaletxia erai daue, ezta tabernia bajua da eta bertan txikituak eraten ibili gara baten urtiak zialako.Jabiak biña postal erregalau dozku bakoitzari! Argazkixan ikusten da, albergian gabe horretan eongo garen danak.
Afaldu danak batea afaldu du, penia eurixa hasi dala bestela kanpuan afalduko geben! eta euzkixa eskutaitten ekusi zeoze berezixa dala esaten daue eta. Afaiko kuriosuena, frantsesak ensaladia akonpañamentu mouan jan biarrian bukaeran jaten daue! Ta afaiko onena ixa ahaztuta neukan! Postria! Ay ene, postria! Jonanesburgoko neska baten urtiak dia gaur eta ezer esan barik andriak tarta bat prestatu dau beak sukaldian eukan gauzakin.

Bueno, bi egun intenso honain aurrian ohera noia, hasi besteik ez naiz ein eta kristona dabill izaten esperientzia.